Pribatutasun-politika
Jotaren webguneak eta aplikazioak ez dute datu pertsonalik jasotzen. Ez webguneak ez aplikazioak ez dute konturik, iragarkirik, cookierik edo estatistika-tresnarik.
Webgunean
Letra-tipoak, irudiak eta musika webgunetik bertatik zerbitzatzen dira (littlejota.com). Ez da ezer kargatzen kanpoko zerbitzuetatik.
Ostatatzaileak (Raiola Networks) IP helbidea eta bisita bakoitzaren datu teknikoak (data, orria, nabigatzailea) gorde ditzake bere zerbitzariko erregistroetan, edozein web-zerbitzarik bezala, arrazoi tekniko eta segurtasunekoengatik. Nik ez ditut erregistro horiek inor identifikatzeko erabiltzen.
Hizkuntza, gaia eta zure margotutako marrazkiak zure nabigatzailean bakarrik gordetzen dira (localStorage). Ez dira inora bidaltzen, eta nabigatzailean webgunearen datuak ezabatzen badituzu, desagertu egiten dira.
Marrazki bat partekatzen baduzu, zure gailuaren partekatzeko menua erabiltzen da: irudia zuzenean doa zuk aukeratutako aplikaziora, eta ez da Jotaren inongo zerbitzaritik pasatzen.
Android aplikazioan
Aplikazioak ez du Interneterako baimenik eskatzen: ezin du ezer bidali zure sakelakotik kanpo. Aukeratutako hizkuntza sakelakoan bertan gordetzen da.
Musika entzuten den bitartean, erreprodukzio-kontrolak dituen jakinarazpen bat erakusten du.
Google Playko tester taldea
Jota Google Playra iristen laguntzea erabakitzen baduzu, probarako sortutako Google talde batera batuko zara. Batzean, Googlek zure Google kontuaren izena eta helbide elektronikoa erakusten dizkit. Datu horiek Jotak Google Playn egiten duen probarako bakarrik erabiltzen ditut: ez ditut inorekin partekatzen, ezta publizitatea bidaltzeko erabiltzen ere. Taldeko gainerako kideek ez dute zure helbide elektronikoa ikusten. Nahi duzunean irten zaitezke taldetik eta probatik. Taldea eta Play Store Googleren zerbitzuak dira, eta Googlek bere pribatutasun-politika aplikatzen du. Zalantzarik baduzu, idatzi momorrotxito@gmail.com helbidera.
Kanpoko estekak
VirusTotal-eko estekak beste webgune batera eramaten zaitu, eta han haren pribatutasun-politika aplikatzen da.
Harremana
Jota Agurtzane Gastañaresen (momorrotxito) proiektu pertsonala da. Edozein zalantzatarako: momorrotxito@gmail.com.
Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 25a