Ohiko galderak

Zergatik ez du aplikazioak Interneterako baimenik eskatzen?

Ez duelako behar: 22 sehaska-kantak, marrazkiak eta testuak aplikazioaren barruan daude. Baimen hori gabe, Android-ek ez dio aplikazioari Internetera konektatzen uzten; beraz, ezin du ezer bidali zure sakelakotik kanpo. Horregatik, konexiorik gabe ere badabil.

Eskatzen duena da jakinarazpenak erakustea, musikaren kontroletarako.

Pantaila itzalita entzuten da?

Android aplikazioan, bai: musikak pantaila itzalita ere jarraitzen du, eta jakinarazpenetik eta pantaila blokeatutik geldi dezakezu edo beste kantu bat jarri. Sakelako batzuetan (adibidez, Xiaomi, Huawei edo Oppo), sistemak berak ixten ditu atzeko planoko aplikazioak. Musika mozten bada, bilatu sakelakoaren ezarpenetan Jotaren bateria edo abiarazte automatikoa, eta utzi atzeko planoan funtzionatzen.

Nabigatzailean, normalean ez: nabigatzaile gehienek musika isiltzen dute pantaila itzaltzean.

Nola instalatu APKa modu seguruan eta nola egiaztatu haren hatz-marka?

  1. Deskargatu APKa littlejota.com-etik bakarrik.
  2. Android-ek galdetuko dizu ea nabigatzaileari aplikazioak instalatzen uzten diozun. Onartu; instalazioa amaitzean, baimen hori ken dezakezu Android-en ezarpenetan.
  3. Fitxategia benetakoa dela egiaztatzeko, sartu virustotal.com-en eta igo deskargatu duzun APKa. Txostenean, SHA-256 lerroak deskargaren atalean, «Ikusi hatz-marka digitala» sakatuta, agertzen den hatz-markaren berdin-berdina izan behar du. Bat ez badator, ez instalatu eta ezabatu.
  4. Txosten berean ikusiko duzu dozenaka antibirusek fitxategiaz zer dioten.

Zer alde dago webgunearen eta aplikazioaren artean?

22 sehaska-kantak berak dira. Webgunean ez duzu ezer instalatu behar eta nabigatzailea duen edozein gailutan dabil, baina konexioa behar du eta pantaila itzaltzean isildu ohi da. Android aplikazioak Interneterik gabe funtzionatzen du, pantaila itzalita ere jarraitzen du eta kontrolak jakinarazpenean ditu. «Margotu Jota» webgunean bakarrik dago.

Google Play-n egongo da?

Jota Google Play-ra iristeko prestatzen ari da, baina oraindik ez dago. Bitartean, aplikazioa webgune honetatik instala dezakezu edo sehaska-kantak nabigatzailean entzun.